30/12/2010

Berdintasunarekiko konpromisoa dugu

CuadraBusek gizartean berdintasunaren normalizazioa ematearen aldeko apustua egiten du. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, langile guztiek beraien elkartasuna erakutsi nahi izan zieten gizarteko gaitz horren biktimei, more koloreko puntua eramanez

igualdad2

2010ean, erakunde osoak parte hartu zuen enpresako egoeraren generoaren ikuspuntutik azterketa orokorra egiten,  diagnostikorako tresna baten bidez.

Diagnostikoaren azterketatik abiatuz, Ekintza Plan bat landu dugu. Hiru urterakoa izango da, 2011tik 2013ra, eta erakundetik kanpora eta barnera begirako ekintza zehatzak jaso dira.

Bakoitzak barneratu eta bere egin duen Plan horrekin, gure enpresak ingurune eta bezeroekin duen erantzukizuna areagotu nahi dugu.