26/12/2010

CuadraBus estatuko lehenengo enpresa izan da bere gidariei CAP ikastaroa eskaintzen

2011ko irailaren 11 baino lehen, gidari gehienek CAP prestakuntza jaso izana egiaztatu beharko dute, eta CuadraBusek izapide hau erraztu die bere langileei, urtarrilean ikastaroa emanez

Cuadra130

Horrela, beste behin ere, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen epeei aurrea hartu diegu, eta estatu mailan CAP ikastaroa eman duen lehenengo enpresa izan gara. Ikastaroan, bide-segurtasuna, takografoaren araudia, atsedenaldiak (sektoreko araudia), bezeroen arreta, mekanika eta mantenua bezalako gaiak lantzen dira.

Horrez gain, EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) finantzatutako gidatze eraginkorraren inguruko prestakuntza ikastaroa amaitzen ari dira. 6 ordu irauten duen ikastaro praktiko honetan, erregai gutxiago kontsumitu eta gure ingurumenean eragiten duen kutsadura gutxitzeko, gidatze ekologikoago baterako praktikak egiten dira.