01/12/2011

Errotonda berri bati esker, Urduñako gasolindegia irekiko da udan

Obra horiek hasita, CudraBusek sarbideak prestatu ahal izango ditu; orain arteko baimena zero kotarainokoa zen, eta horrek asko mugatzen zuen lanak aurrera egitea.

bus1

Udalak glorietako obrak hasi ditu 1,1 miloi euroko aurrekontuarekin –oinarrizko lizitazio prezioabaino 600.000 euro gutxiago-, eta urte erdi baino zerbait gehiago iraungo dute.

Lan horiek eginda, CuadraBusek sarbideak prestatu ahal izango ditu, eta datorren udarako erregaia hornitzeko moduan egongo da.

Gasolindegia eraikitzen hasteko, Uraren Euskal Agentziak horretarako baimena eman behar du. Behin baimena jasota, otsailerako edo martxorako gasolindegia eraikitzen hastea espero da, hau da, neguaren amaierarako. Horrela, datorren udarako, hamaika urte baino gehiago itxaroten egon ostean, Urduñako herritarrek euren udalerrian bete ahal izango dute autoen depositua.

Ikus albistea El Correo egunkarian