Hezkuntza autobusean hasten da
2011-2012 ikasturtean zehar, egunero ikastetxera eramaten ditugun 1.400 ikasle baino gehiagok segurtasun-prestakuntza jasoko dute eskolarako ibilaldian.
Euren ikasleak eskolara eramateko ardura aitortzen diguten ikastetxeei eskaintzen diegun zerbitzuaren zati bat horixe delakoan, CuadraBusen uste dugu ikasleak autobusean sartzen direnean hasten dela hezkuntza-prozesua. Hartara, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuarekin bat egiten dugu eta ikastetxe bakoitzaren premia eta hezkuntza-balioei egokitzen gatzaizkie, ikastetxerako joan-etorrian bera ordezkatzen dugulako.
Ikasturte honetan, hezkuntza-proiektu berri bat sortu dugu, ikasleen garraioari lotutako segurtasun- eta bideko hezkuntza-alorrean. Helburua zera da: 2 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei egokitutako jolas eta jardueren bidez, neurri txikiak hartzeak duen garrantziaz jabe daitezen lortzea.
Lehen hezkuntza-fitxan jokabide egokiaren oinarrizko arauen berrikusketa orokorra egingo dugu, bi alderdiri begiratu berezia eginez: batetik, segurtasun-uhalaren erabilerari eta, bestetik, autobus-geralekuetan, autobusaren zain dauden bitartean izan beharreko jokabideari: hamar minutu aurretik bertan egotea, igo aurretik autobusa guztiz gelditzeko zain egotea… istripu eta ustekabe asko saihesten dituzten gomendio txikiak dira.
Tonu atsegin eta jolasgarrian, prestakuntza-fitxen helburua da fitxak koloreztatu edo irakurtzen dituzten bitartean, ikastetxerako eta itzulerako bidean nola bidaiatu behar duten ikastea.
Geralekuan errespetatu beharreko arauez gain, lehen aleak azpimarratzen zuen zer-nolako garrantzia duen segurtasun-uhala ipintzeak, eta horixe dela jesarlekuan eseri eta kontuan hartu beharreko lehen neurria. Era berean, beti zaintzaileen eta gidarien aholkuei jarraitzeko komenientzia ere gogoratzen zen.