Bergarako hiri-garraioa GLP erregai ekologiko eta zarata gabekoaz dabilen lehena eta bakarra da Euskadin
Bergarak lehenengo hiri-autobusa hasi zeneko 50. urteurrena bete du, Herribusa estreinatuz. Hau, erregai berezi batez (gas likidotua) dabiltzaten autobus zerbitzua da, eta Euskadiko lehen udalerria da hori erabiltzen duena.
Bergarak 15.000 biztanle baino gutxiago ditu, baina hango hiri-autobusaren historia berezia da, kalitatezko garraio publikoa sustatu baitu bertako herritarrentzat.
Bergarako lehenengo hiri-autobusaren zerbitzua Joaquín Guillén Rodríguez “Bigotes” zeritzonak sortu zuen 1962ko urtarrilaren 18an; hasiera hartan, lau gidari ziren eta bidaia bakoitzak pezeta bat balio zuen.
Gaur egun, Herribusa da hiri-autobusaren zerbitzurako proiektu berria, Bergarako Udala eta Cuadra Busen bat-egitetik sortu dena. GLPz propultsatutako autobusak erabiltzen dira, hau da, zarata gutxiko erregai ekologikoa, Euskadin aitzindaria, eta %50 aurrezten duena gasolinarekin konparatuta.
Urtarrilaren 2an estreinatu zenetik, 3.000 bergarar baino gehiagok erabili dute GLPz propultsaturiko zerbitzu berria. Autobusek erabiltzen duten erregai horrek kutsadura eta zarata gutxiago ateratzen du.300 km-ko autonomia du, eta bidean doala gasa amaituko balitz, gasolinaz jarraitu dezake zerbitzua amaitzeko, modelo horiek hibridoak baitira.
Funtzionatzen ari diren bi autobusek osatzen dute zerbitzua –hirugarren bat erreserban dago-, eta txartelak 0,60€ balio du; hiri-garraio horrek bi linea zirkular osatzen ditu, erdigunea eta herriko beste toki batzuk lotzeko.Autokarrek 24 plaza dituzte (hamabi jesarrita eta beste hamabi zutik), eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.
Zerbitzu berri honi esker, Bergarak eskura ditu mugikortasunarekin zerikusia duten beharrei aurre egiteko baliabideak; horrela, auto partikularra baztertu eta zerbitzu hau sustatzen da, trafikoa gehiegizkoa baita lehendik ere, eta aldi berean, herriak duen aire-kutsadura nabarmen jaisten da.
Ikusi albistea Gara eta Nexotransen
Informazio gehiago Herribusan