El Correok Cuadra Bus-en sortzaile Jose Luis Cuadraren ibilbidea goraipatu du
Cuadra Bus-ek sari mordoa jasota hasi du 2012. urtea. Urte hasieran, Autobuses & Autocares aldizkariak, garraio sektore guztiaren izenean, urteko enpresa izendatu zuen, lineaz kanpoko garraioaren alorrean.
Sustapen Ministerioko Lurreko Garraioko zuzendari nagusi Manel Villalante jaunak eman zion saria. Handik egun gutxira, enpresaren kalitate-ibilbidea saritzen duen AENOR ziurtagiria jaso zuen Rosamarik, Madrilgo turismo azokan (Fitur).
Eskola zerbitzuan, langileentzako zerbitzuan, hiriko garraioan eta linea erregularretan ere kalitate aitortza lortu duen lehenengo euskal enpresa izan da.
Jose Luisek eta bere lantaldeak egindako lanari esker, beste ziurtagiri batzuk ere eskuratu ditu hainbat alorretan; esaterako, ingurumen arloan, laneko arriskuen prebentzioan, enpresen gizarte erantzukizunarekiko konpromisoan, edota Emakundek egiten duen aipamena berdintasunaren arloan.
Euskalduntze eta prestakuntza planak abiarazi berri ditu, bai langileentzat, bai eskola garraioan bidaiatzen duten ikasleentzat.
Argudio horiek guztiak arrazoi nahikoa dira Jose Luis Cuadrari arabarrak goraipatzen dituen saria emateko. Gure gizartearen adierazle onenetako bat dugu bera, hobekuntzaren bidean egindako etengabeko lanagatik, borrokarako grinagatik eta etorkizunerako izan duen ikuspegiagatik, ekonomiak bizi duen krisi egoera honen aurrean, batez ere.
Irakurri El Correo-ren aipamena