12/02/2012

“Kontua da eskariari aurrea hartzen jakitea” José Luis Cuadra, El Correok emandako 2012ko “solidez empresarial” Saria

El Correok emandako sariak Cuadra Busen buru dela egindako ibilbidea aitortu dio, eta saria jasotzeko unean, José Luis Cuadrak enpresaren errepasoa egin du; erronka berriei aurre egiteko prest dago oraindik.

jose luis cuadra

– Sektoreak ematen duen Urteko Enpresaren saria lortu duzue, eta Aenorrek kalitatearekin duzuen konpromisoa aipatu du.

Sinestezina izan zen, sektoreak berak eman digulako saria; Sustapen Ministerioko zuzendariak berak entregatu zigun.Hainbat sarirekin hasi dugu urtea.Pozarren gaude.

– Zeintzuk dira erronkak orain?

Lehiaketen bidez hazten jarraitzea.Lehenengo bultzada duela hogei urte eman genuen. Ministerioak hainbat linea atera zituen eta beste enpresa batzuekin bat egin genuen, lehiaketan sartzeko.Orain beste deialdi batzuk etorriko dira.

– Esaterako, Arabako hiri-garraioarena.Aurkeztuko al zarete?

Urteak daramatzagu horretarako prestatzen.Saiatu ginen bere egunean linea bat martxan jartzen, garraiobide faltak Aiarako bailara eta Gasteizen arteko komunikazioa hautsi duelako, baina 40 plazako autobus bat herri bateraino bi bidaiarirekin joatea ez da bideragarria.Konponbidea hauxe da: Laudio eta Amurriotik Gasteizera doan garraiobide bat; eta herrietarako ibilgailu txikiagoak.

– Bergaran hiriko linea bat jarri duzue martxan oraintsu.

Beste lehiaketa baten fruitua izan da hori; baina hazkunderik handiena hirietan dago.Orain autobusen %45 Gasteizen daukagu lanean; Bilbon %40, eta Aiaran %15; baina bolumenari dagokionez uste dugu Bizkaia dela hazteko aukera gehien dituena.

Irakurri elkarrizketa osoa El Correon