28/02/2012

“Irisgarritasunean, konplexuena garraioa da”, Juan Carlos Sola, Feekor-eko zuzendaria (Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen Federazio koordinakundea)

Urteak dira CuadraBusek Feekor-ekin elkarlanean diharduela. Erakunde horren barruan urritasun fisiko eta organikoaren arloko 19 elkarte nagusiak daude, eta gaur egun 7.200 bazkide ditu Bizkaian.

entfekoor

CuadraBusek “Arbolarte” eguneko zentroko garraio zerbitzua darama gaur egun. Zentro hori Bizkaiko Foru Aldundiaren mendekoa da, eta Feekor-ek koordinatzen du. Urritasun fisikoa duten pertsonen integrazio eta gaikuntza arloan lan egiten du, eta Bizkaiko lehena izan da kalitatearen zilarrezko Q ziurtagiria lortzen.

Elkarrizketa honetan, Juan Carlos Sola, koordinakundeko Zuzendariarekin batera aztertu dugu garraio egokituaren egungo egoera, eta sektoreak bere gain hartu beharreko erronka berriak.

Zeintzuk izan ziren mugikortasun murriztua duten pertsonentzako lehenengo garraio zerbitzuak?

Hasieran, ematen genituen zerbitzu bakarrak oporraldietarako programak ziren. Horiek burutzeko funtsezkoa zen boluntarioen lana; izan ere, lehen ez zegoen garraio irisgarririk.

Sasoi horretan, pertsonak autobusean igo ahal izateko, aldean hartu eta gainetik pasatzen zituzten banan-banan. Historiaurreko egoerak iruditzen zaizkigu, baina duela urte batzuk ematen ziren.

Orain egokitutako garraioa badago, baina ba al dago oraindik zailtasunik?

Irisgarritasun arloan, konplexuena garraioa da.  Irisgarritasun arloko 97ko legean parte hartu genuen, eta hasiera batean onartu ez zen dekretu bakarra garraioarena izan zen; izan ere, beti da alderik konplexuena.Ekimenaren zati handi bat pribatua da, beraz, konplexuagoa da kudeatu eta kontrolatzea.

Horregatik, gure apustua zera da; ekimen pribatuekin aliantzak sortzea, hala nola CuadraBusekin.Azkarragoa da gizarte babesak kudeatzea; gainerako gizarte-eragileak tartean sartzeak denbora gehiago eskatzen du.

Zein da CuadraBusekin duzuen lankidetza mota?

Arbolarte eguneko zentroa dela-eta hasi ginen CuadraBusekin lankidetzan, eta baloratu genuen lehenengo gauza zera izan zen: azpiegitura irisgarria zeukala; beste enpresa batzuen kasuan, lekukotasuna jasotzeko baino ez zen.

Arbolarte eguneko zentroa Bizkaiko lehena izan zen kalitatearen zilarrezko Q ziurtagiria lortzen, eta meritu horren zati bat CuadraBusena da. Zerbitzuari balioa ematen dio, hurbiltasunagatik eta profesionalek erabiltzaileekin duten tratuagatik.

Zein aurreikuspen egiten duzu etorkizunerako, mugikortasun arloan?

Gure gizartean pertsonen %22k dauka mugikortasun murriztua. Mundu mailan biztanleria zahartuena duen autonomia erkidegoan bizi gara.Ikerketa batzuen arabera, 12 urtetan pertsonen %45ek 65 urtetik gora izango dute; beraz, 20 edo 30 urte gehiagorekin, 80 urte izango dituzte.

CuadraBusekin dugun harremanean, garraioaren etorkizuna sakonki landu dugu; nondik norakoak izango diren ekimenak, jarraitu beharreko estrategiak; eta hor irisgarritasuna berme bat izan behar da.