04/06/2012

Legazpirako zerbitzurik onena

Legazpiko Udalak Cuadrabusi adjudikatu dio hiri-autobusaren zerbitzua; ez soilik zerbitzu horretara bideratuko den autobusaren kalitateagatik, baita lehenengo urterako hartu dugun konpromisoagatik ere: egokitzea eta Legazpirako zerbitzurik onena emateko beharrezko aldaketak egitea.

Legazpi1

Zerbitzu berri hori urrian hasiko da, eta Legazpiko Udalaren eta Cuadrabusen arteko lan bateratu bat izango da. Funtzionatzen egongo den lehen urtean hobekuntzak testatuko dira, ibilbideen, geltokien eta teknologiaren egokitzapenak.

“Gure ezagutza eta esperientzia osoa jartzen dugu hiri-garraioan, Legazpiko herriari ahalik eta kalitate handieneko zerbitzua eskaintzeko”; hala esan du Idoia Cuadrak, Cuadrabuseko gerenteak.

Herritarren parte-hartzearen prozesua

Udalak kontsulta prozesu bat jarri du martxan autobusaren izena eta diseinua erabakitzeko.  Herritarrek urritik aurrera egongo den minibusaren izena eta itxura erabakiko dute.

Mercedes Benz minibusik onena

Aukeratutako eredua, Mercedes Benz markako Sprinter delakoa, teknologia alemanekoa da, eta bere kategoriako seguruena. Errendimendu altukoa, erosoa eta ingurumena errespetatzen duena.

Erabiltzaile guztiak ate nagusitik sartzeko pentsatuta dagoen ibilgailu bat da, baita aulkiak eta mugikortasun murriztuko pertsonak ere. Autobusaren erdiko aldea libre geratzen da.

%100 irisgarria

Cuadrabusek dispositibo guztiekin hornitu du, eta Euskadiko hiri-autobusik irisgarrienetako bat da: Geltokietan inklinazioa, arrapala zabalgarria, ibilgailuak geltokiak detektatu eta bidaiariei informazioa eman ahal izateko GPRS sistema, eta abar.

Gehieneko errentagarritasuna, serieko eraginkortasuna

4 zilindroko CDI motorrek, diesel partikulen filtroekin eta EEV homologazioarekin, gutxi kontsumitzen dute eta mantentzea erraza eta malgua da. Horrela, minibusaren bizitza erabilgarrian dauden ustiapen-kostuak murrizten dira.

Ekologikoa

Ingurumena errespetatzen du, ihes egiten duten gasen arazketa garbiagoa lortzen duten katalizatzaile eta partikula-filtro batekin ekipatuta baitaude.

Berriz kargatzeko txartela

Legazpiko auzokideek berriz kargatu daitekeen txartela edukiko dute, bidaiak erosotasun osoz ordaintzeko.