Foru Aldundiaren Xertatu-ADI ziurtagiria lortu dugu, Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzkoa
Cuadrabusen helburua hauxe da: gure inguru ekonomiko eta soziala eta ingurumena hobetzea. Duela urte batzuk hasi ginen gure enpresa-jarduera EGE gakoen arabera garatzen.
Gure bezero, kolaboratzaile, administrazio, sektoreko eragile eta Cuadrabusekin lotura duten tokiko komunitateek gure ekintza guztien berme eta konpromiso etikoa daukate.
Premisa horietan oinarrituta, Xertatu-ADI programaren ziurtagiria lortu dugu, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresen Gizarte Erantzukizuneko diagnostiko eta etengabeko hobekuntzarako metodologia.
Konpromisoa daukagu honakoekin:
ASAFES:Duela 5 urtetik, lankidetza aktiboan ari gara Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartearekin.
COCEMFE:Konpromisoa hartuta daukagu Urritasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Konfederazioaren laneratze programarekin.
BIZITZA BERRIA:Konpromisoa daukagu erakunde berriekin, kasu honetan etxerik gabekoei laguntzeko elkarteekin.
Gure herriko kirola:Herriko kirol taldeen babesleak gara eta esponsorizazioan laguntzen dugu: Amurrio Futbol Taldea, Goikogane Mendi taldea, Amato Txirrindulari Taldea eta Amurrioko Txirrindulari Taldea
Ingurumena:Zuhaitz autoktonoak landatzen ditugu, gure ingurunea konpentsatzeko eta “Zuhaitz bat, gure etorkizuna” ekimenean gure erantzukizuna hartzeko.
Informazio gehiago:http://www.cuadrabus.com/responsabilidad.php