14/01/2013

Cuadrabusek segurtasun-uhalak ditu autobus-flota osoan, baita eskola-autobusetan ere, 2007tik

2020an, legearen arabera, derrigorrezkoa izango da eskola-autobus guztiek segurtasun-neurri hori jarrita edukitzea

uhala-eskola-autobus

Gaur egun 2007az geroko matrikulazioa daukaten ibilgailuetan soilik da derrigorrezkoa segurtasun-ohiala. Baina 2020an, legearen arabera, derrigorrezkoa izango da eskola-autobus guztiek segurtasun-neurri hori jarrita edukitzea.

Izan ere, ikerketen arabera, %90 murriztuko lirateke heriotza eragin dezaketen lesioak. Euskadin autobusen %40k baino gutxiagok dauzkate segurtasun-uhalak, RAC Vasco Navarro-ren arabera.

Balaztada bat badago autobusean, haurra finkatuta geratzen da“, Rosa Mª Ibáñez de Elejalde Cuadrabuseko bazkide sortzaileak dio. “Segurtasuna lehentasunezkoa da Cuadrabusentzat, egunero 2.500 ume baino gehiago garraiatzen baititugu eskola-autobusetan“.

2007an Cuadrabusek diru-laguntza eskatu eta segurtasun-uhalak jarri zituen ibilgailu guztietan, eskola-autobusak barne. %100 homologatuta eta ziurtatuta daude dispositiboak.

Ez edukitzea soilik, erabiltzea ere beharrezkoa da. Horretarako, eskola-autobuseko laguntzaile guztiek ziurtatu behar dute ondo erabiltzen ari direla. “Laguntzailearen egitekoa da haurrek autobusean uhala jartzen dutela ziurtatzea”, Ibañez de Elejalderen arabera.

Albistea: