04/01/2012

Urteko Euskara Planaren barruan, enpresako langileei zuzendutako euskara-eskolak martxan daude dagoeneko

Gure bezeroei arreta euskaraz ematen zaiela bermatzeko, eta gure zerbitzuari balio erantsia eskaintzeko, gidari eta bulegoko langileek, astero-astero lan ordutegiaren parte bat euskarazko prestakuntzara bideratuko dute.

euskaldunizacioncuadra

Zuzendaritzak onartutako urteko Euskara Planaren barruan, enpresako hizkuntza paisaiaren moldaketa ere osatuta dago. Horretarako, ohar taulako   informazioa, entregatzen diren ohar informatiboak eta instalazioetan jarrita dauden kartel guztiak ele-bietan jarri dira.

Bezeroarentzako arreta eta zerbitzuaren etengabeko hobekuntza prozesuari jarraiki, gidari eta langileek jasotzen duten formazioa planaren zutabeetako bat da, baita webguneko edukiak ele bietan irakurri ahal izatea ere.

Gaur egun, astero gidari eta bulegoko langileentzako oinarrizko ezagutzarako prestakuntza ematen da, datozen urteetan euskararen ezagutza maila hobetzeko asmoz.

Eskola horiez gain, administrazio saileko langileak euskara klaseetara joaten dira, maiztasun handiagoz. Helburua, datozen hilabeteetan bezeroarenganako arreta elebiduna lortzea da.