13/01/2017

AUTOBUSES CUADRA-k urtarrilaren 16an hasiko du Durango-Gasteiz autobus zerbitzua ematen

Durango-Gasteiz autobus zerbitzuak Retana, Miñano Mayor, Luko, Urbina eta Legutio Arabar herriak eta Bizkaiko Otxandio, Mañaria, Iurreta, Izurtza eta Durango herriak lotuko ditu

AUTOBUSES CUADRAk, bidaiarien garraio enpresak, datorren urtarrilaren 16tik aurrera Durango- Gasteiz autobus zerbitzua hartuko du momentuz. Linea honek Retana, Miñano Mayor, Luko, Urbina eta Legutio Arabar herriei eta Bizkaiko Otxandio, Mañaria, Iurreta, Izurtza eta Durango herriei emango die zerbitzua.

AUTOBUSES CUADRA-k lehengo operadorearen baldintza ekonomiko berdinetan hartuko du zerbitzua. Enpresak zerbitzuaren kalitatea bermatzera konprometitu da ibilgailu ontzidia eta eserlekuak aurrez hartzeko txartelen salmenta jarriz leihatilan 06:00etatik 23:00ra arte. Horrez gain enpresaren web orrian eta mugikorrean jaitsi daitekeen aplikazio batekin baita erosi daiteke, bidai agentzia eta autobusean bertan ere posiblea izanik erosketa. Gainera, autobusetan kartel argidunak jarriko dira linea eta honen zentzua ikusgai izateko momentuan.

Errefortzuen ordutegia

Zerbitzua errefortzaturik egongo da goizeko 07:30etan Durango-Gasteiz zentzuan lanegunetan Irailetik Ekainera
arte. Baita errefortzaturik egongo da ostiral eta jaiegunen bezperetan 15:30etako zerbitzuan Gasteizetik Durangora.

Durango-Gasteiz autobus zerbitzu berri honek diru-zorro txartel bat jarriko du martxan ordainketa errazteko. Txartel hau leihatilan edo autobusean bertan kargatu ahalko da eta %10eko deskontua darama bidaietan. Joan eta etorriko bidaietan ere %10eko deskontua aplikatuko da itzuleraren prezioaren baitan.

Zerbitzuaren erabiltzaileek bi telefono dauzkate bidaiarien arreta gisa, 945 277 190 eta 900 135 135, zeinetan kontsultak egin ahalko dira eta kexak edo aholkuak jasoko dira. Arreta zerbitzu hau egunero 06:00etatik 23:00etara egongo da martxan. Diputazioaren Bide Azpiegitura eta Mugikortasun departamentua, Ekainean kontratu iragankor bat eskaintzeko beharrean egon zen garraio publiko honen jarraikortasuna bermatzeko.

Durango-Gasteiz zatia, AUTOBUSES CUADRA-k kudeatuko duena, Miranda-Gasteiz-Durango linea barnean dago, zeinen kontzesio administratiboa Arabako diputazio foralari dagokio eta honen lizitazio publikoa 2017an berrituko da 2018an zerbitzuaren hasiera emateko.