16/11/2016

AUTOBUSES CUADRA-k Autobus eta Autokarren Segurtasun Enpresen ziurtagiria lortu du, INSIA-k babestua

AUTOBUSES CUADRA bidariak autobusez garraiotzen duen Euskadiko lehen enpresa da ziurtagiri hau lortzen, honek haien praktika onak eta segurtasun ziurtasuna bermatzen du

AUTOBUSES CUADRA-k Autobus eta Autokarren Segurtasun Enpresen ziurtagiria (AASEZ) lortu du Automobilen Ikerketetarako Institutu Unibertsitarioaren (AIIU) auditoretza bat pasatu ondoren. AUTOBUSES CUADRA bidariak autobusez garraiotzen duen Euskadiko lehen enpresa da ziurtagiri hau lortzen, honek haien praktika onak eta segurtasun ziurtasuna bermatzen du.

Autobus eta Autokarren Segurtasun Enpresen ziurtagiriaren sistema Automobilen Ikerketetarako Institutu Unibertsitariok balioztaturiko metodologia batekin diseinatuta dago, zeinetan gidarien irakasle taldeak, autobusen ingeniaritza, mantenimendu, ustiapen, eta segurtasun sistemen kudeaketan adituak diren pertsonak elkarlan egiten dute. Gaur egun Espainian eta Europan metodologia bakarra eratzen du.

INSIA, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren barne dago eta Ingeniaritza Industrialeko Goi Ingeniaritza Eskola Teknikoarekin lan egiten dute.

Ziurtagiri hau lortzeak aurrerapauso bat suposatzen du AUTOBUSES CUADRAk ardatz duen etengabeko hobetze politikan. Bere harrera-zerbitzuaren kudeaketan bikaintasuna lortzeko helburuarekin ekintzak garatzen eta erabakiak hartzen joan da autobusez garraio enpresa.