11/06/2015

AUTOBUSES CUADRA saritua izan da ONCE Euskadi 2015-eko sariarekin

Sariak Cuadrabusen desgaitasuna duen pertsonentzako egokitutako garraioaren, integrazioaren eta kontratazioaren aldeko apustua nabarmentzen du

cuadrabus-premios-once-euskadi-2015

AUTOBUSES CUADRA-k Julia Hernández-en eskutik jaso du Ekonomia Sozialeko ONCE Euskadi 2015 saria Arartekoren izenean, Donostiko Basque Culinary Center-ean. Sariak CUADRABUS-en konpromiso handia nabarmentzen du, ezintasunak dauzkaten pertsonekiko integrazio sozialaren alde, kontratazioa animatzen eta desgaitasuna duten pertsonentzako egokitutako garraioa bultzatzen.

ONCE Euskadiko XI. Sari Solidarioak, lan solidarioak egiten dituzten pertsona, instituzio edo komunikazio bideak nabarmentzen ditu. Hauek, hiritar guztien integrazio soziala, normalizazioa, autonomia pertsonala eta bizitza independentearen alde egiten dutelarik.

Sariak bost kategorietan ematen dira: berrikuntzak, komunikazio lanak, pertsona fisikoak, ekonomia soziala eta administrazio publikoa.