04/09/2012

CuadraBusek Tata Hispanoren Xerus modeloko bi autobus erosi ditu

Ibilgailu biek betetzen dute autobus enpresan derrigorrezko baldintza den eskola-garraioaren araudia

Cuadrabus-transporte-escolar-Xerus

Jose Luis Cuadra buru zela, joan den irailaren 3an egin zen Zaragozan, Tata Hispanoren bi autobus emateko ekitaldia. Ibilgailu biek betetzen dute CuadraBusen derrigorrezko baldintza den eskola-garraioaren araudia.

Duten ekipamendua, kanpoko zaintzarako atzera-martxaren kamera, Carrier AC650 klimatizagailua, Xenonezko kanpo argiztatzea eta monitore zentralarekin osatzen da. Horrez gain, beraien 55 eserlekuak buruko eta ukondokoekin eta narruzko azpildurez hornituta daude.

Zerbitzu pribatuetarako erabiliko diren Xerus autobus horiekin, Cuadrabusek egun dituen 97 ibilgailuei beste bi gehitu zaizkie.

Jose Luis Cuadraren arabera, autobus hauek erosteko arrazoi nagusiak “segurtasuna, erosotasuna eta kalitatea” izan dira.