29/08/2007

CuadraBusek Urduñako gasolindegi berria eraiki eta kudeatuko du

Urduñako Udalak azken pausoa eman du Prado pasealekuko makaldiaren inguruan dagoen 7.930 m2ko lursaila CuadraBusi errentan emateko. Bertan, Cepsa markako gasolindegi-zerbitzugunea eraikiko da

gasolinera

Udalak eskumena eman aurretik, proiektuak Uraren Euskal Agentzia eta Foru Aldundiaren Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren onespena eta beharrezko baimenak jaso zituen.

1999an Cepsak Udalbatzarekin hitzarmena sinatu zuen, Foruen Plazan zegoen hornitegia itxi ostean, horren ordezkoa jartzeko. Petrokimikak ordea, proiektua alde batera utzi zuen, 2007an, hurbilen zegoen Amurrioko gasolindegia ere bota egingo zutela jakitean, proiektua berriro hartu zuten arte.

Cepsarekin egindako hainbat bileraren ostean, honek, CuadraBusi utzi zizkion eraikitzeko eskubideak, kudeaketa osoaren ardura emanez.

Urduñako Udalak atzo baieztatu zuen hornitegia eraikitzeko lanak udaberrian hasiko direla.