11/05/2017

CUADRABUSEK ASTELEHENEAN, MAIATZAK 8, ABIARAZIKO DU BILBO ETA LOGROÑO LOTUKO DITUEN ABANTAILAZ BETETAKO ZERBITZU BERRIA

CuadraBusek, errepide bidez bidaiariak garraiatzen dituen enpresak, astelehenean, maiatzak 8, hurrengo 10 urteetan Bilbo eta Logroño lotuko dituen linea berria inauguratuko du. Linea berriak zerbitzuak eta maiztasunak hobetzea, batez ere asteburuetan, eta bidaia txartelaren prezioa murriztea ekarriko du.

Bilbo-Logroño lineak bi herri horiek lotuko ditu autopistaz, Haron geratuta. Halaber, Arabako Errioxako hainbat herriri ematen die zerbitzua ordu jakin batzuetan, hala nola Bastida, Samaniego, Guardia eta Assa, bai eta eskualde horrekin muga egiten duten beste batzuei ere, esaterako, Zanbrana. Lezako ospitalean ere izango du geltokia, eta San Vicente de La Sonsierra eta Ábalos udalerrietan ere bai.

IMG-20170511-WA0005

Abantailak prezioan, maiztasunetan eta zerbitzuetan

Oinarrizko tarifa % 27 inguru jaitsiko da, eta 65 urte baino gehiagoko adindu, haur, gazte txartela duten 26 urte baino gutxiagoko gazte, familia ugariko eta baita joan-etorriko txartelak eskuratzen dituzten erabiltzaileek, beste deskontu osagarriak ere izango dituzte.

Bidaia txartelaren prezioaren murrizketarekin batera herritarrei ematen zaien zerbitzuan hobekuntza bat ere izango da, maiztasunak nabarmenki gehituko baitira. Gauzak horrela, bidaien kopurua, norabide bakoitzeko, 6tik 8 edota 9 izatera igaroko da astelehenetik ostiralera bitartean, eta zerbitzuak lehen halako bi izango dira, gaurko 4en ordez, 8 larunbatetan, eta 9 igandeetan. Bidaien urteroko kopurua % 55 inguru gehituko da.

Autobus flota berria

Linea berria autobus flota berri batekin hasiko da, eta segurtasunean eta ibilgailuak eraginkortasun energetikoan ezarri diren azken estandarrei egokituak izango dira. Ibilgailuak bost urtean behin berrituko dira, eta erosotasun handiagoa eskainiko die bidaiariei. Izan ere, autobusek honako ekipamenduak edukiko dituzte, besteak beste: komunak, wifi sare doakoa, jarleku zabalagoak hankak erosoago eramateko, segurtasun uhalarekikoak, mugikortasun urrituko pertsonentzat egokitutako jarlekuak… Halaber, autobusek entretenimendurako ekipo berritzaile eta pertsonalizatuak izango dituzte, modu honetan bidaiari bakoitzak gehien gustatzen zaion aukera hautatu ahal izango du (pelikulak, serieak, jokoak). Mahai jokoak eta prentsa ere erabiltzeko aukera izango dute. Autobusek, gainera, bideoz zaindutako maletegiak ere edukiko dituzte, abereak ere eramateko aukerarekin. Erosotasuna ere handiagoa izango da salmenta kanalez den bezainbatean: leihatiletan ez ezik, web orrietan, mugikorrerako aplikazioetan eta auto-salmentako makinetan erosi ahal izango dira.