04/11/2011

CuadraBusek eskuratu du Bergarako hiri garraio zerbitzuaren ustiapena

CuadraBusek GLP bidez propultsatutako Euskadi mailako lehenengo autobusak erabiliko ditu Bergarako hiri garraio zerbitzuan

autobuses-urbanos-bergara

CuadraBusek eskuratu du Bergarako hiri-autobus zerbitzu berriaren ustiapena, GLP bidez propultsatutako Euskadi mailako lehenengoa. Nahiz eta urtarrila hasieran izango dela aurreikusi, zerbitzu berriaren hasiera-data zehazteke dago oraindik. CuadraBusek enpresan txertatu ditu orain arte zerbitzu horretaz arduratu izan diren langileak, bai eta beste hiru gidari eta administrari bat ere. Gainera, GLP eta gasolinazko hiru autobus hibridoz hornitu du zerbitzua. Autobus horiek 22 eserleku izango dituzte eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokituta egongo dira.

Amillagan kokatuko den egoitzan, ezarriko du CuadraBusek Gipuzkoarako operazio basea, bai eta ibilgailuentzako GLP hornigailu bat ere. Orotara, milioi erdi euroko inbertsioa egingo da.
Likido bihurtutako gasa da GLP, eta zarata eta gas kutsagarri gutxiago aireratzen dituzten autobusentzako erregai modura erabiltzen da. Gasa ibilgailua martxan dagoela agortuz gero, zerbitzua gasolinaz osatu daiteke.

“Diario Vasco”-n argitaratu dira GLP bidezko 3 ibilgailu horiekin CuadraBusek eskaintzen dituen berrikuntza eta abantailak; hauek dira aipagarrienak: gasolinaren aldean %50eko aurrezkia eta CO2 emisioen murrizketa nabarmena.

Albistea Diario Vascon ikusi