11/06/2012

CuadraBusek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu du, enpresak euskararekiko duen konpromisoa egiaztatzen duena

Bezeroei arreta euskaraz eman ahal izateko eta zerbitzuari balio erantsi bat emateko asmoz, CuadraBus duela urte batzuk hasi zen euskalduntze planaren barruan estrategiak urtero markatzen.

Euskaraz

Bezeroarenganako arreta eta zerbitzuaren etengabeko hobekuntza-prozesuari jarraituz, planaren oinarrietako bat gidari eta langileei prestakuntza ematea da. Horretaz gain, kontuan hartzekoak dira webguneko edukiak eta informazioa ele bietan egotea eta instalazio eta ibilgailuen hizkuntza-paisaia egokitzea.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez, enpresa, denda eta mota guztietako erakundeek gizarteari erakusten diote euskal hizkuntzaren normalizazioaren alde egiten duten lana.

Orain arte CuadraBusek egindako lanak “Bidean” mailako aitorpena jaso du, Bai Euskarari Ziurtagiriaren 3. kategoria.

“Bide onetik goaz, aitorpen hori ekipo osoaren inplikazio eta ahaleginari esker lortu dugu.Hurrengo helburua Bai Euskarari-ren hurrengo maila lortzea da, orain arte bezala lan eginez”hala esan du Idoia Cuadrak, CuadraBuseko gerenteak.

CuadraBusen euskara-planaren barruan aurreikusitako hurrengo ekintzak enpresako arlo guztietan bezeroari arreta elebiduna ematera bideratuta daude:Horretarako, jarraitu egingo dugu gidari eta laguntzaileen euskara-prestakuntzarekin, dokumentu guztiak ele bietan sortzeko bulego-aplikazioak garatzen, eta langile guztiek erabiltzeko gida eta hiztegi teknikoa diseinatzen.

Ikusi albistea Bai SareanEuropa Press eta Aiaraldea