04/12/2012

Cuadrabus, Fekoor Saria 2012 minusbaliotasuna duten pertsonekin duen konpromisoagatik

Autobus enpresak Enplegu, Laneratze eta Aukera Berdintasunaren kategorian jaso du saria, minusbaliotasuna duten pertsonen kontratazioan duen inplikazioagatik eta garraio egokitua Bizkaian bultzatzeagatik

cuadrabus-premio-fekoor-saria

Enplegu, laneratze eta aukera berdintasunaren kategorian Cuadrabusi eman diote Fekoor 2012 saria, minusbaliotasuna duten pertsonen kontratazioan izan duen inplikazioagatik eta garraio egokitua Bizkaian bultzatzeagatik. Aukera berdintasunean izandako inplikazio eta bultzadagatik saria jaso duen autobus sektoreko lehenengo empresa da.

Cuadrabus aspalditik ari da enpresaren Gizarte Erantzukizunaren ildotik lanean, eta premisa horren arabera, konpromiso sendoa dauka hartuta minusbaliotasunen bat duten pertsonekin:

  • Pertsona horien inklusioa errazteko berrikuntzak egin ditu garraio sektorean
  • Minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako enplegua eta kontratazioa bultzatu du bere konpainian
  • Autobusak egokitu ditu, garraio egokitua Bizkaian bultzatuz
  • Diruz lagundu du minusbaliotasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinakundea (Fekoor)

FEKOOR Sariak 2012 horren xedea da beren lanean lagundu dieten instituzioei, enpresei, erakundeei eta pertsonei publikoki eskerrak ematea eta saritzea. Hain zuzen ere, funtsezko oinarria direlako Fekoor-en helburuak lortzeko: minusbaliotasuna duten pertsonen irudia eta bizi-kalitatea hobetzea eta gizarte-esparru guztietan aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea sustatzea.

Sari-emate ekitaldia abenduaren 3an izan zen, astelehenean, Minusbaliotasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean, eta bertan izan ziren Fekoor-en dauden pertsonak, Administrazioko arduradunak eta Bizkaiko elkarte, gizarte-sare eta enpresetako ordezkariak.

 

Albistea: