13/12/2010

Gasteizko Udalak CuadraBusi esleitu dio eguneko zentroetara adineko pertsonak garraiatzeko zerbitzua

CuadraBusi adjudikatu zaio adineko pertsonak Gasteizko beraien etxeetatik hiriko eguneko zentroetara eraman eta ekartzeko zerbitzua. Abenduaren 10ean egin zen publiko adjudikazio hori

CuadraBus 631

Honenbestez, Adineko Pertsonen Arloak ondorengo urteetan zerbitzu hau kudeatzeko ardura eman dio CuadraBusi; izan ere,  aitzindaria izan da mugikortasun murriztua duten pertsonen garraiorako ibilgailuak egokitzen.

Adjudikazioa eskuratzeko erabakigarriak izan dira lortutako esperientzia, guztiz egokitutako autobusen erabilgarritasuna eta UNE 13.816 araua betetzen dela egiaztatzen duen AENORen ziurtagiria. Ziurtagiri horrekin, arau zehatzak ezartzen dira erabilera bereziko zerbitzu erregularretarako bidaiarien garraio zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko.

CuadraBus Euskadiko lehenengo enpresa izan da ziurtagiri hau lortzen.

2010eko abenduaren 16an hasiko da zerbitzua, beraien eskura  6 autobus jarriz, dedikazio esklusiboarekin, eta garraio laguntzaile eta gidari taldeen laguntzarekin hornitutako errefortzuko autobusekin.