16/11/2012

Idoia Cuadrak Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso du berdintasunaren alde egindako lanagatik

Sari hori egindako bideagatik eman diote CudraBusi eta Emakume eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Erakunde Laguntzaile gisa onartu dute.

Idoia

Enpresak egindako ahalegina aitortzen duen bereizgarri hori lortu du, hain zuzen ere, enpresan bertan emakume eta gizonen aukera berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa hartu duelako.

Orain dela urte batzuetatik hona, CuadraBus lanean ari da emakumea lan eta gizarte arloan sartzeko ekimenak bultzatzen, erakundean bertan enplegua eta garapen profesionala emanez.

CuadraBus da aitortza hori lortu duen sektore pribatuko lehen enpresa.Enpresa honekin batera, Euskotren izan da Emakunderen (Eusko Jaurlaritzako Emakumearen Euskal Institutua) aitortza lortu duen enpresa bakarra.

Sari-ematea soldata Berdintasuna eta enpresa bikaintasunari buruzko jardunaldian egin da, Emakundeko Zuzendari María Silvestre buru dela.