01/08/2012

Iruña Oka, Gasteizen ostean lehenengo hiri-autobusa

Institutura edo Osasun Zentrora joatea askoz errazagoa izango da Mandaita edo Trespondeko herritarrentzat, udalerri guztiak lotuko dituen hiri arteko garraioari esker.

iruna

Irailean jarriko da martxan zerbitzua, eta gu arduratuko gara emateaz. Astelehenetik ostiralera, hiri-autobusak hauek lotuko ditu: Tresponde, Biloda, Langraiz-Oka, Mandaita eta Olabarri.

Arabako Iruña Oka udalerria 1976an sortu zen, Iruñeko udalerrien (Biloda eta Tresponde) eta Langraiz-Okako udalerrien fusioaren ondorioz (Langraiz-Oka, Olabarri eta Mandaita). Gutxi gora behera 3.000 biztanle ditu.