04/01/2013

Foru Aldundiaren Xertatu-ADI ziurtagiria lortu dugu, Enpresaren Gizarte Erantzukizunari buruzkoa

Cuadrabusen helburua hauxe da: gure inguru ekonomiko eta soziala eta ingurumena hobetzea. Duela urte batzuk hasi ginen gure enpresa-jarduera EGE gakoen arabera garatzen.

xertatu

Gure bezero, kolaboratzaile, administrazio, sektoreko eragile eta Cuadrabusekin lotura duten tokiko komunitateek gure ekintza guztien berme eta konpromiso etikoa daukate.

Premisa horietan oinarrituta, Xertatu-ADI programaren ziurtagiria lortu dugu, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresen Gizarte Erantzukizuneko diagnostiko eta etengabeko hobekuntzarako metodologia.

Konpromisoa daukagu honakoekin:

ASAFES:Duela 5 urtetik, lankidetza aktiboan ari gara Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartearekin.

COCEMFE:Konpromisoa hartuta daukagu Urritasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Konfederazioaren laneratze programarekin.

BIZITZA BERRIA:Konpromisoa daukagu erakunde berriekin, kasu honetan etxerik gabekoei laguntzeko elkarteekin.

Gure herriko kirola:Herriko kirol taldeen babesleak gara eta esponsorizazioan laguntzen dugu:  Amurrio Futbol Taldea, Goikogane Mendi taldea, Amato Txirrindulari Taldea eta Amurrioko Txirrindulari Taldea

Ingurumena:Zuhaitz autoktonoak landatzen ditugu, gure ingurunea konpentsatzeko eta “Zuhaitz bat, gure etorkizuna” ekimenean gure erantzukizuna hartzeko.

Informazio gehiago:http://www.cuadrabus.com/responsabilidad.php