Eskola-autobusak
Segurtasuna da lehena

terminal

Ikastetxearen
filosofiarekin bat

Eskolako jardunaldia autobusean sartzean hasten da eta bertatik jaistean amaitzen da. Autobusa ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-esparruaren luzapen gisa ulertzen dugu. Lan egiten dugun ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-irizpideak partekatzen ditugu, haien hezkuntza- eta hizkuntza-konpromisoak gure eginez.

Gainera, bide-hezkuntzako eta ebakuazioko ikastaroak antolatzen ditugu ikastetxeetan, zati teoriko batekin baina batez ere autobusen barruan modu praktikoan gauzatuta.

seatbelt

Bide-segurtasuneko
hezkuntza

Segurtasun-uhala jartzearekin ez gara konformatzen. Gurasoen lasaitasuna bermatzeko eta zerbitzurik onena eskaintzeko, ezinbestekoa da ikasleak bide-segurtasunaren inguruan kontzientziatzea. Horregatik, gure garraio-zerbitzuak segurtasun-uhalaren erabileran hezten eta eragiten du.

bus

Autobus flota handia
eta esperientzia

Bizkaian, Bilbo Handiaren inguruan, Bergaran (Debagoien osorako zerbitzua emanez) eta Araban (Gasteizen eta Aiaraldean nagusiki) ematen dugu zerbitzua, segurtasunean eta puntualtasunean nabarmenduz. Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-eskumenak bere gain hartu zituenetik gure kudeaketan konfiantza du, gure enpresa sare publikoko hainbat ikastetxetara eguneroko zerbitzuak emateko esleipenduna izanik.

Aurrekontua eskatu