Hiri-autobusak eta lotura-autobusak
Geralekura hurbiltzen zaitugu
![]()
Euskadiko autobusik
irisgarriena
Oiartzungo Xorrola Bus zerbitzu berria, CuadraBusen osorik diseinatu eta garatua, Euskadiko autobusik irisgarriena eta aitzindaria da.
Mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokitua, ibilgailuaren diseinuak itsuentzako informazio-guneak gaitzen ditu Braille sistemaren bidez. Bere berrikuntza nagusia T Modua eta SIO gailua txertatzea da, hots, geraleku-ohartarazle soinudunak.
Autobusean zehar, T Moduak soinu entzungarria igortzen du audifonoetara gorrei geralekuetara iristen direla jakinarazteko. SIO gailuak berriz, erabiltzaile bakoitzak aktibatuta, megafoniaren bidez geralekuaren izena adierazten die itsuei (zerbitzu honetan sistema euskaraz grabatu da).
Xorrola Busen garapen teknologikoari gidari eta laguntzaile taldearen etengabeko prestakuntza gehitzen zaio, irisgarritasunean aitzindari den zerbitzu honen kalitatea bermatuz.
Xorrola Busek komunikazioaren eta elkarrekintzaren aldeko apustua ere egiten du, Wifi-a eta ontziratutako TFT pantaila informatiboak instalatuz.
Informazio gehiago: www.xorrolaautobusa.com

Euskadiko hiri-autobusik
iraunkorrena
Herribusa, Bergarako Udalaren eta CuadraBusen arteko batasunetik sortutako hiri-zerbitzuaren proiektua, GLP bidez propultsatutako autobusez osatuta dago; erregai isil eta ekologikoa da, Euskadin erabiltzen aitzindaria, eta gasolinarekin alderatuta %50eko aurrezpena dakar.
Funtzionamenduan dauden bi autobusek (eta erreserbako hirugarren batek) erdigunea herriko hainbat punturekin lotzen duten bi linea zirkularrak betetzen dituzte. Autobusek 24 eserleku dituzte (hamabi eserita eta beste hainbeste zutik) eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta daude.
Informazio gehiago Herribusa atalean.

Zugaztieta – Errekaortu
2012ko martxoaren 1etik Zugaztieta – Errekaortu (La Reineta) arteko zerbitzua egiten dugu, tarteko geralekurik gabeko 2 km-ko ibilbidea.
Zugaztieta Errekaortuko funikularrarekin lotzen dugu asteko egun guztietan, jaiegunak barne.
Informazio guztia Euskotrenen webgunean.