Talde sendoa etengabeko mugimenduan
40 urtetik gorako esperientziak, Cuadrabusek sektorean duen ibilbidea bermatzen du. Gure zerbitzua, xehetasunen kalitatean eta pertsonen beharrei aurre hartzen jakitean ezaugarritzen da.
Autobus flota egokitu oso bat
Amurrio (Araba), Bergara (Gipuzkoa) eta Etxebarriko (Bizkaia) gure egoitzetan eta Gasteiz, Laudio eta Aguraingo nabeetan, nazio mailan nahiz nazioarteko zerbitzu pribatu zein linea erregularretan zerbitzua ematen duten ibilgailu flota zabala biltzen da.
Mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak dira gehienak; zerbitzu erregularreko autobusek 7 eta 60 eserleku bitartean dituzte, eta 116 eserleku arte, berriz, lotura gisa funtzionatzen duten hiri-autobusek. Horiez gain, GLP bidezko 3 autobus hibrido ditugu, hots, zarata gutxiko erregai ekologikoaz dabiltzanak.
Prestakuntza, inbertsioa eta etengabeko berrikuntza
Prestakuntzak lehentasuna dauka Cuadrabuseko organigraman eta lantalde osoak etengabeko prestakuntza-plana jarraitzen du prebentzio, segurtasun eta bezeroen arretari dagokionez. Arreta berezia jartzen dugu CAP (profesionalen gaitasun-agiria) ziurtagirien berriztatzea bezalako gidarientzako birziklatze-ikastaroetan, beste behin ere, egun indarrean dagoen araudiari aurre hartuz.
Ibilgailu jasangarrietan inbertsioa
Gure inguruneaz arduratzen gara eta sistema iraunkorretan inbertitzen dugu, esaterako, petroliotik eratorritako erregaiak baino gutxiago kutsatzen duten eta ingurumenari kalte txikiagoa egiten dioten GLP Gasez propultsaturiko ibilgailuetan.
Ibilgailuen etengabeko berriztatzea
Gainera, zerbitzuak etengabe hobetzera bideratutako gure filosofiak, ibilgailuak behin eta berriz berriztatzera garamatza (batez besteko antzinatasuna 5 urte), segurtasun eta erosotasunaren arloan teknologia berrietara eta aurrerapen teknikoetara egokituz.
6 kokapen
01
Egoitza nagusia Amurrioko (Araba) Zankueta industrialdeko z/g 2.000 m2-ko pabiloian kokatua, 3 solairu dituena:
Beheko solairua: ibilgailuen gordelekua, aldagelak eta konponketa-lantegia, gidarien gela. Lehen solairua: bulego orokorrak, prestakuntza-gela. Bigarren solairua: artxiboa.
02
Gasteizen, 4.600 m2-ko nabea du Jundizko industrialdean, bulegoekin, aldagelekin, gidarien eta prestakuntzako gelarekin, ibilgailu eta makineriaren gordelekuarekin, bai eta konponketa-tailer batekin ere.
03
Bizkaian, 2.000 m2-ko nabea du Etxebarrin, Lezama Legizamon industrialdean. Nabe honek bulegoak eta aldagelak ditu. Gainera, autobusak garbitzeko trena, fosoa, gasolio-tanga eta autobusen mantentze eta konponketarako ekipamendu espezializatua ditu.
04
Gipuzkoan, Bergaran dago, eta bertatik kudeatzen dugu egunero Herribusaren hiri-zerbitzua GLP gasez propultsatutako 3 ibilgailurekin.
05
2.000 m2-ko pabiloia Laudion Gardeako Industrialdean, ibilgailuen gordeleku eta tailerarekin.
06
Nabea Agurain-Salbaterran (Araba), 1.000 m2-koa, aldagelak eta ibilgailuen gordelekua dituena.
Erreferente bat bidaiarien garraioaren sektorean
Gure 40 urtetik gorako jardueran zehar, egonkortasuna eta edozein proiekturi ekiteko beharrezko bermeak ematen dizkiguten enpresa desberdinak sortu ditugu sektorean.
Hiriarteko garraioan sartzea
1987. urtean, hiriarteko garraioaren sektorean sartzeko aukera sortu zen, HIJOS DE SEGUNDO ESTIVALES S.A. Bizkaiko konpainiaren %100 erosita, Orozko>Laudio>Ugao-Miraballes>Arrigorriaga>Basauri>Bilbo linearen emakidaduna zena.
Gaur egun, Cuadra Bus S.L. markaren barruan dago izendatua eta Bilboko autobus-geltokian du egoitza.
Hazteko aukera berria
1991n Garraio Ministerioak hainbat linea erregular atera zituen lehiaketara, eta BILMAN BUS S.L. sortu zen, ibilbide luzeko lineak egiten dituen euskal kapitaleko garraio enpresa bakarra. Lizitazioaren ondoren BILMAN BUS S.L. linea erregular hauen emakidaduna da: Santander>Bilbo>Gasteiz>Logroño - Valentzia>Benidorm>Alacant>La Manga eta Irun>Donostia>Tolosa>Iruñea - Valentzia>Benidorm>Alacant>La Manga.
VIBASAren sorrera
1991n ere beste lehiaketa publiko batzuk sortu ziren eta Galiziako enpresa batekin eta Kataluniako beste batekin batera Vigo Barcelona S.A (VIBASA) enpresaren sorreran parte hartu genuen. Vibasak Euskal Herria Galiziarekin, Euskal Herria Kataluniarekin eta Galizia Kataluniarekin lotzen dituzten korridoreak betetzen ditu.
Beste emakida batzuk
Zamora Acércame
Legazpi Junetorri
Oiartzun Xorrola
Bergara Herribusa
La Reineta







